hemeroteca_hemeroteka
 
NOVEDADES DE LIBROS Y DISCOS | PLAZARA ATERA BERRIA
Liburuak  
"Itoitz, porlanezko gezurra"

Zeruko junkoa

Edurne Elizondo

Leloup

Txalaparta

Itzultzailea: Ritxi Lizartza

 

Saure

1993. urtean hasi ziren horma erraldoia eraikitzeko lanak, baina makinek herriak eraitsi zituztenean bizi izan ziren Itoitzen unerik beltzenak. Itoitz, Artozki, Orbaitz… betiko desagerrarazi zituzten. Liburu honek etxe horietako jabeen hitzak bildu ditu; zuhaitzetara igo eta etxeetara kateatu ziren solidarioenak; Itoizko Koordinakundeak epaitegietan egindako bideari so egin dio.
Yokok eta Roséek pertsona arrotz batekin egiten dute topo Gilinera daramatzan abioian. Gizon batek konortea galtzen du bola misteriotsu bat eskuartean zerabilela. Yokok dena jakin nahi du eta 1021 urtera arte bidaiatzen du Monyaren denbora-makinarekin, Tchen Tsong enperadorearen emazte baten hilobiaren bila.
| subir | | subir |
"Euskal klasikoen atarian"
   
Patxi Salaberri Muñoa  
Pamiela  
   
Euskal literatura klasikoa irakuleei hurbiltzea dute helburu EHUko irakasle honen liburuek. Orain arte argitara eman dituen lanek hori erakusten dute argi: "Axularren prosa Erretorikaren argitan", "Axularren historiak", "Axular. Antologia", "Haizkora zuhaitzaren erroari kheinatzean (Axularren gogoetak eta erranak" eta "Iraupena eta lekukotasuna. Euskal Literatura idatzia 1900 arte").
Lan honetan euskal letretako 32 idazle handi hartu ditu hizpide. Kronologikoki ordenaturik, bakoitzaren bizitzaren inguruko ezinbesteko informazioa eta testu labur batzuk eskaintzen dizkigu lan pedagogiko honetan. XV. mendean jaiotako Bernard Etxepare da lehena eta XX.enean hilak diren Resurrección María de Azkue eta Jean Pierre Arbelbide, azkenak.
Antologia "atipikoa" da egilearen hitzetan, "gomendiozko gutunak", "aitzinsolasak" eta "hitzaurreak" idatzi dituzten idazleak izan baitira lan honetarako hautatuak.
   
Unibertsitateetarako eta hizkuntza politikarako zuzendaritza nagusiaren argitalpenak
"Hegonafarrera" | Iñaki Camino
 
"Estudio sociolingüístico sobre el vascuence en Navarra 2003" (Gazteleraz. Euskerazko bertsioa prestatzen ari da)
 
"Urdazubi eta Zugarramurdiko euskara"
Estibalitz Montoya

 
| subir |
   
Euskaltzaindiarekin batera argitaratuak:
"Sakanako Hiztegi Dialektologikoa" | Jose Luis Erdozia Mauleon
 
"Erlisionea. Euskal-Herriari dohazkon eiarik beharrenak" | Jean Pierre Arbelbide Etxeberri (Faksimila. Lille 1890)
 
 
 
| subir |
Literatura infantil/Haurrentzako literatura
   
Atxiki sekretua
   
Patxi zubizarreta  
Elkar  
   
Hace ya cuatro años que la editorial Elkar puso en marcha la colección Dona Dona con la idea de recoger elementos tradicionales como cuentos, trabalenguas, adivinanzas, historias, leyendas, etc. y darles un formato moderno y atractivo que facilitara su lectura y conocimiento. Hasta el día de hoy no han fallado en su cita anual -la colección suele sacar un libro al año coincidiendo con la Feria de Durango- y los títulos publicados hasta ahora han sido obra de autores ya consagrados como Txiliku, Juan Kruz Igerabide y Angel Lertxundi, y de ilustradores como Elena Odriozola, Agurtzane Villate y Antton Olariaga.
El libro de este año se titula Atxiki sekretua (algo así como Guarda el secreto) y en el subtítulo se nos explica de qué va el texto: Manual de la bruja. Como explica el propio autor, Patxi Zubizarreta, en el epílogo, placer e impotencia fue lo que sintió a la hora de confeccionar el libro: placer, el que le proporcionaron las historias, los cuentos y las canciones que descubrió; impotencia, porque cuanto más profundizaba en el tema más difícil se le hacía dar forma a todo este material.
La percepción desde fuera no es ésta, el libro se lee de un tirón y las diferentes historias se entretejen de una manera ágil y entretenida. El libro está planteado como dos historias que se complementan, una que transcurre en nuestros días y que nos cuenta la relación entre Joana y Graciana, la vecina del tercero; otra por medio de las historias de brujas y diversos personajes mitológicos que la protagonista va conociendo a través de los viajes a otras épocas, a otras historias a los que le lleva Graciana, la bruja.
La ilustración y el diseño ha corrido a cargo de Elena Odriozola que, por medio de un diseño claro y sencillo (la utilización de diferentes tamaños de letras), hace que identifiquemos las historias que suceden hoy y las que suceden en el pasado. Las ilustraciones, como es de esperar en esta ilustradora, realzan y complementan un texto que poco necesita. Como dice la poesía de la contraportada: Akelarrea hemendik / Sasi guzien gainetik/ Hodei guzien azpitik/ Ordu bat harako/ Gau osoa hango / ordu bat honako/ jauzi eta brixt!... Una hora hasta aquí / Salto y ya esta aquí!
Migel Anjel Asiain "Osio".
 
Profesor y presidente de la Asociación Galtzagorri
de Literatura Infantil y Juvenil
 
 
| subir |
   
 
   
Diskoak  
Kerobia
"Giltzak"
Kerobia Skunk
Gor Gor
   
Kerobia Iruñean sortu zen, 2001eko abenduan. Mikel eta Xabi SUHAR taldean arituak ziren horren aurretik. Talde honek bi maketa grabatu zituen (lehenengoarekin Euskadi Gaztea maketa lehiaketan laugarren postua erdietsi genuen), baina ondoren banatzea deliberatu zuten. Halabaina, bi lagunok musikaren munduan jarraitzeko grinari eutsi zioten eta proiektu berri honi ekin zioten. Horretarako German pianojole iaioarekin jarri ziren harremanetan.
NUPeko pop-rock lehiaketan irabazitako diruaz maketa bat grabatu eta harekin 2003an Euskadi Gaztea Maketa Leihaketa sonatuan lehendabiziko saria lortu zuten.
2004ko uztaila bitartean jotzen aritu ondoren,lehen diskoa grabatu dute Leihotikaneko Gorka Armendariz eta Berri Txarrakeko Gorka Urbizuren kolaborazioekin). Hamar kantu eta 45 minutu.
Hamaika abesti berrik eta bideo formatuan zuzeneko kantu batek osatzen dute SKUNK taldearen lan berria. GILTZAK, Hendaiako bandaren seigarrena, mestizai kulturalaren baitan sorturiko diskoa da. Ska edota skinhead reggae estiloetako berotasunetik hardcore azkarraren indarrera doazen estiloak aurki daitezke kantuotan, eta maisuki uztartu dituzte gitarren distortsioa haize metal sekzio bikainarekin.
Skunken kantuen hizkuntza euskara da nagusiki, bi salbuespen badira ere: kantu bat gazteleraz ("P'adelante") eta beste bat frantsesez ("L'été").
   
 
| subir |
   
"In memoriam"
"Nafarroako kantu zaharrak"
Bolona-Molona Hiru Truku
Imanol Metak
Elkar  
Ekainaren amaieran Imanol joan zitzaigun. Disko hau, bere azken proiektua da, sehaska kanten mundua argitzera eta xamurtzera datorren diskoa. Gure kantutegiko ahotsik sakon eta sentikorrenetakoari eskaintako omenaldi xume eta zintzoa. Imanolez gain, bere kide hurko izandako zenbait kantari ere gehitu dira honako lanari bukaera fina ematearren: Txema Garcés, Antton Valverde, Niko Etxart, Pier-Paul Berzaitz eta Iñaki Eizmendi, besteak beste. Hau da folk hirukote honen hirugarren diskoa. Ruper Ordorika (ahotsa), Bixente Martínez (bandolina eta kitarra) eta Joseba Tapia (acordeoia eta ahotsa) dira talde honetako kideak. Haien aurreko diskoek Nafarroan izaniko harrera onak bultzatu ditu hiru musikari hauek Nafarroako kantutegian murgiltzera. Duela ehun, berrehun edo hirurehun urte hainbat herritan gertaturiko istorioak biltzen dituzten abestiak dira disko honetakoak.
Sakanatik Arantzatzurako erromesaldiak, bahitu eta mairuei saldu zuten neskaren istorioa edota Ezkarotzeko hiru mutilen gartzeleratzea dira abesti hauetako batzuk ekarritako pasadizoak.
   
 
| subir |
   
"0-tik"
   
Gari  
Elkar  
   
Tarte luze baten ondotik, Garik bere hirugarren diskoa gauzatu du rock bizia eta berehalakoa proposatuz. Kanta eguzkitsuak, zuzen bezain indartsuak, zein ilargipeko kantuak, intimoak eta soilak, topatuko ditugu Gariren bakarkako karreran garai berri baten ataria den "0-tik" diskoan.  
 
| subir |